HONDARRIBIKO ESKOLA, LAN ONAREN EREDU
Iñigo Salaberriak zuzentzen duen eskola duela urte bi jaio zen, eta dagoeneko berrogeiren bat gazte bildu ditu bere inguruan.
Zesta-punta ikasteko aukera izango dute Hondarribiko gazteek urritik aurrera.
Urte biko ibilbidea bete du Hondarribiko Pilota Eskolak. Eskola, bai, eskola baten legez funtzionatu nahi dutelako: ikasi eta erakutsi, sortu eta berreskuratu. Ideia hauekin abiatu ziren 2005ean
eta 40 bat neska-mutil dituzte taldean; horretaz gain, beste 20 senior.
Erkidego eta herrialde mailako hainbat txapelketetan parte hartzen dute urtero, tartean ezker hormako erraminta modalitate ezberdinetan, senior mailako jokalarekin, hain zuzen.

Laxoa eta pasaka txapelketetan ere aritu dira. Bidasoa bailaran kirol zahar hauen berpizkundea bizi dute. Gernikako Arbola joko-plazaren aintzineko erabilera berreskuratzeko asmoz, H.P.E-k Baztan eta Iparraldeko txapelketa ezberdinetan parte hartzen du. Eta herrian bertan ere jokatzen dute, jakina.
Gero, auzoetako txapelketak daude. Jaizubia eta Santiagotxo bezalako auzoetako frontoietan H.P.E.k txapelketak antolatzen ditu urte guztian zehar.

Azkenik, aitortu behar da lan izugarria egin dutela aurten zesta-puntako Sari Nagusiarekin. Eskolak proposatu eta udalak men egin zion Jai-Alivek aurkeztu proiektuari. Esfortzu ikaragarria egin du Hondarribiko udalak eta eskolako kideen laguntza ezinbestekoa izan da guztia gauzatzeko.
Ostegunero jende pila mugitu izan da Jai-Alive enpresako arduradunen inguruan, inurri lana egiten, laguntza eskaintzen. Lan gogoangarria eskolak egin duena. Eta emaitza hortxe dago: ostegunetan jende ugari bildu da Jostaldin, eta finala... itzela izan zen finala. "Pozik gaude, ondo atera da dena, baina datorren urterako hobetu egin behar dira zenbait aspektu", adierazi zuen azken egunean Iñigo Salaberriak. "Jende gehiago erakarri behar dugu, herritik kanpoko jendea, eta horiekin frontoia bete. Hondarribiko Sari Nagusia eredu bihurtu nahi dugu", zioen Salaberriak, eta horretan Jai-Aliverekin bat dator eskolako presidentea, horixe bera baita zesta-puntako enpresa berriaren gogoa eta helburua.

Zesta-punta ikasteko aukera
Urritik aurrera Hondarribiko gazte eta nagusiek zesta-punta ikasteko aukera izango dute. Nola? Erraz. Izena eman eta kitto. Astelehenero eginen dira ikastaroak, arratsalde partean, eta txanda bitan eginen dira. Batetik, gazteak arituko dira, baina gero, iluntze aldera, nagusien txanda etorriko da.
Aisialdia betetzeko modu hobeagorik bai? Xistera jantzi eta dale!!!
Telf.: 620171515
e-mail: hondarribikopilota@gmail.com

Aitor Kerejeta:
Hondarribiko alkatea
"Giro berezia sortu dugu zesta-punta jaialdiekin"

Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta pozik dago. Batetik, zesta-puntaren apustua ondo atera zaiolako, eta, bestetik, herritarrentzako txoko berri bat aurkitu dutelako:
Jostaldi frontoia, hain zuzen.
Diru mordoa gastatu dute frontoi luzea berriztatzeko eta zer edo zer egin behar zuten kantxa handiari bizitza emateko. Jai-Aliverekin eta herriko pilota eskolarekin batera zesta-punta Sari Nagusia antolatzea otu zitzaien, eta abuztuko jaialdien arrakasta ikusita, datorren urtean indarberrituta ekin nahi diote proiektuari. "Udalak, behintzat, ahalegin guztia jarriko du horretan", adierazi du Kerejetak.

Lehendabizikoz izan duzue zesta-punta herrian. Zer nolako balorazioa egiten du udalak?
Positiboa. Guretzako ezuste handia izan da. Ez gaude ohitua horrelako kirol batetara, baina jendearen erantzuna ezin hobea iza da, eta pozik gaude.
Datorren urterako beriz saiatzeko prest?
Jakina. Eskolako kideek ere halaxe eskatu digute, eta aurrera egingo dugu, Jai-Aliverekin eta eskolarekin batera. Giro berezia sortu da ostegunetan, Jostaldi frontoian, zesta-punta jaialdiekin, eta horri jarraibidea eman nahi diogu, aurtengo akats txikiak konponduz.
Osteguna jarriz ere asmatu egin duzue.
Bai, bai, beti ez da asmatzen, baina oraingoan bai. Ordu egokia da, eta eskaintza berria egin diogu herritarrari. Jendeak bazekien ostegunetan frontoian giro ederra zegoela, eta zesta-punta ikusi edo garagardo bat hartzeko betu zuela han.
2008. urteko Sari Nagusiaren nondik norakoak aurreratzeko akaso goiz da oraindik...
Bai, baina ahalegin guztiak egingo ditugu, hori zihur.
Alkateak badaki zesta-puntan jokatzen?
Ba etxean betidanik ikusi izan ditut txistua, tanbolina eta xistera. Behin frogatu nuen, baina ikusiz zaila zela, utzi egin nuen. Berriz frogatuko nuke, bai, baina egitekotan ondo, e? Konparen beraren neurrira jarri arte!

 

HOME RUN

Quienes poblamos, de una u otra manera, el universo puntista, soñamos cada vez más con un mundo propicio para la xistera. Un mundo donde los periodistas calibren a la modalidad sin prejuicios, dándole el espacio que se merece, pulsando la afluencia de público (en este sentido la cesta aguantaría estoica muchas comparaciones) pero también sopesando los valores intrínsecos de un deporte que, además de contar con un rh negativo más que probado, posee unos aportes de belleza y espectacularidad que para sí quisieran otras disciplinas.
Un mundo donde las escuelas se dedicaran a enseñar y no a especular con sus chavales,
un mundo con ayuntamientos dispuestos a lucir este deporte en sus frontones, aún a riesgo de pasar por incomprendidos. Deliramos y añoramos un mundo donde el aficionado contemplaría a los pelotaris con la mirada limpia, dejando a sus sentidos hacer el resto. Un mundo con federativos profesionales y responsables, vendidos a una única causa, la pelota,
un cosmos con empresarios serios, capacitados, con visión de futuro y equilibrados,
un mundo plagado de grandes puntistas que supieran comportarse dentro y fuera de la cancha, comprometiéndose con la modalidad, además de sacarle jugo a la misma.

Soñamos con un paraíso, con la utopía, con una quimera. Pero, por increíble que parezca, existe un lugar que se aproxima mucho a esa visión. Se llama Hondarribia.
Volver/Atzera egin