MARKINAK ERKIAGA IKUSI NAHI ZUEN
Jende ugari hurbildu zen atzo gauean Unibertsitatera, Aritz Erkiaga ikusteko asmoz.
Markina Hiria txapelketaren finala jokatu zuen gazteak, Goitiarekin batera,
eta gaur Miamira abiatuko da.
Finala Bereikua eta Praderak irabazi zuten (35-29).


Goitiarekin debutatzea eskatu zuen Erkiagak ekainean, eta aukera hori eman zion Jai-Alivek. Orduko hartan irabazi egin zuen. Atzo udaldiko bere azken partida jokatu zuen, Goitiarekin baita, eta bereak eta bi egin zituen kantxa barruan, baina azken emaitzak ez zion arrazoirik eman. Hori bai, jendeak asko gozatu zuen Ispasterko mutilaren jokoarekin, Aritz ikusteko azken aukera baitzen, gaur bertan abiatuko baita Miamira, Estatu Batuetan jokatu asmoz.
Partida bizia eta korapilatsua Unibertsitatean ikusi zena. Markina Hiria finala jokatzen zuten ostiral gauez Bereikua-Pradera eta Erkiaga-Goitiak. Berdintsu hasi zen finala (9-9), baina aurrea hartu zuten gorriek erdi aldera (15-11). Bereikuak denetarik probatu zuen, ez zuen ezer gorde xisteran, eta magoek egiten duten legez, dotoreziaz eta abileziaz amaitu zituen hainbat kostadu, bi paretak jaurtiz edo zabalera indartsu botaz. Erkiaga, ordea, ez zen kikildu. Goitiak atzera egiteko agintzen zion arren, Ispasterkoak Bereikua nahastu nahi zuen, baina lan zaila egokitu zitzaion.
Orain zu, gero ni, horrela aritu ziren aurrelari biak, zaletuen txaloak probokatuz. Berdinketak iraun zuen markagailuan ia azken txanpara arte (18-18; 23-23; 24-24), baina hortik aurrera Bereikuak kuadro txikietako erregea nor den erakutsi zuen. Praderaren laguntzaz, berriatuarrak denetarik egin zuen aurrean (dejada bat hanka ezker paretan zuela bota zuen, esaterako), eta partida konpletoa izateko polemika falta zen, baina 30. tantuan etorriko zen ika-mika. Erkiagak dejada bota zion Bereikuari eta honek bere burua bota zuen lurrera, hantxe zegoela sartu zuen pilota xisteran, eta gero modu traketsean bota zuen txapa gainera. Epaileek ez zuten joko zikinik ikusi, baina jendeak ez zuen gogo onez hartu epaileen erabakia.
Hurrengko tantuan Praderak kortada bikaina asmatu zuen, eta gero berriz Bereikua, ia denetarik eginez (34 eta 29koa, esaterako, errebotearekin lortu zuen, pilotari efektua eman eta berriz errebotean jarriz).
35 eta 29 amaitu zen finala. Garaikur nagusiak Bereikua eta Praderarentzat, baina txaloak erdi bana, jendeak gogoz agurtu zituelako bai Erkiaga bai Goitia. Iñakik lan izugarria egin zuen partida osoan, gaztearen hutsuneak bete eta arineketa saio itzelak eginez. Kontuan izan behar da, gainera, aurreko egunean ia ordu biko partida jokatu zuela Hondarribin. 44 urte ditu Goitiak, bai, baina inork ezin dio ukatu sasoia eta kemena.
Erkiaga datorren udaldian izango da berriz gure artean, bere frontoi begikoan, Markinako "Uni"an.

Partidaren beste nondik-norako batzuk:
Sarrera ederra Markinako frontoian. Tartean, pilotari ugari: Aritz, Diego Beaskoetxea, Domeka, Lander, Lekue...
Finalak 66 minutu iraun zuen.
Dirua, hasieratik, gorri.
Bereikuak 20 tantu lortu zituen guztira, eta Erkiagak 12. Praderak bi egin zituen eta 8 galdu (behartu bakoak); Goitiak bat egin zuen eta bi pilota galdu zituen (behartu bakoak).
Aurreneko partidan Zen-Arriagak gogor egin behar izan zuten Goixerri-Lopezi irabazteko (28-30). Partida ikusgarria jokatu zuten laurak.

Erkiaga firma con Jai-Alive hasta el año 2009
"Aritz es un chico estupendo y un pelotari que ya está dando qué hablar. Acaba de debutar y ha jugado partidos comprometidos en el Circuito Orange; además, en el Guante de Oro pasó dos eliminatorias, hasta que le eliminó Goikoetxea. Estamos orgullosos de tenerle con nosotros", declaraba Iñaki Egiguren, gerente y director de Jai-Alive, tras el acuerdo alcanzado con el de Ispaster.
Por su parte, Aritz se mostraba contento: "Es lo que quería y estoy satisfecho con el acuerdo".
"Atain" llegará el martes a Euskal Herria, tras una gira de más de dos semanas por las distintas canchas de Florida

Josu Mugartegi "Atain", intendente de Jai-Alive, marchó a los
Estados Unidos de América hace más de dos semanas, y el martes que viene regresa a Euskal Herria tras haberse entrevistado con pelotaris, intendentes y dirigentes de los distintos frontones que aún siguen en activo en Florida.
Los más importantes,
el de Dania y el de Miami.

HOME RUN

Quienes poblamos, de una u otra manera, el universo puntista, soñamos cada vez más con un mundo propicio para la xistera. Un mundo donde los periodistas calibren a la modalidad sin prejuicios, dándole el espacio que se merece, pulsando la afluencia de público (en este sentido la cesta aguantaría estoica muchas comparaciones) pero también sopesando los valores intrínsecos de un deporte que, además de contar con un rh negativo más que probado, posee unos aportes de belleza y espectacularidad que para sí quisieran otras disciplinas.
Un mundo donde las escuelas se dedicaran a enseñar y no a especular con sus chavales,
un mundo con ayuntamientos dispuestos a lucir este deporte en sus frontones, aún a riesgo de pasar por incomprendidos. Deliramos y añoramos un mundo donde el aficionado contemplaría a los pelotaris con la mirada limpia, dejando a sus sentidos hacer el resto. Un mundo con federativos profesionales y responsables, vendidos a una única causa, la pelota,
un cosmos con empresarios serios, capacitados, con visión de futuro y equilibrados,
un mundo plagado de grandes puntistas que supieran comportarse dentro y fuera de la cancha, comprometiéndose con la modalidad, además de sacarle jugo a la misma.

Soñamos con un paraíso, con la utopía, con una quimera. Pero, por increíble que parezca, existe un lugar que se aproxima mucho a esa visión. Se llama Hondarribia.
Volver/Atzera egin