IKER FORONDAK ETA ARITZ ERKIAGAK
JOKATUKO DUTE IRUÑEKO FINALA

Foronda eta Erkiagaren arteko lehiak erabakiko du gaur nork merezi duen Iruñeko txapela. Astelehenean jokatu ziren buruz buruko Master berri honetako finalerdiak, Labrit pilotalekuan. Frontoi txikia da Labrit zesta-puntan aritzeko, baina Punpa-ren pilota motelekin dotore maneiatu ziren pilotariak. Lehenengoko finalerdian Iker Forondak aise irabazi zion Asier Zenarruzabeitiari (30-22). Gasteiztarrak intentzioz jarri zuen pilota beti eta txukun errematatzen dakiela erakutsi zuen beste behin. Zen aulestiarra lekua bilatu ezinik ibili zen denbora guztian (akaso igandeko partidaren pisua sumatuko zuen) eta ez zuen bere maila erakusteko aukerarik izan inondik inora.

Bigarren finalerdian Aritz Erkiagak beste erakustaldi bikain bat egin zuen, banakakoetan ere arriskutsua izango dela aurreratuz. Finalean izango da Erkiaga, eta ez nolanahikoa pilotaria gainditu ostean, gainera. Konpa utzi zuen bazterrean Ispasterko mutil gazteak, erraz utzi ere (30-22). Lan asko egin zuen Konpak baina huts larregi egin zituen, eta Erkiaga ia dena egiten du ondo: gutxi mugitzen da baina badaki zein den bere tokia, eta gero errematerako erraztasun ikaragarriak ditu.

"Gustura ibili gara Punparen pilotekin. Hasieran arraro samarra egiten zaizu, baina laster hartu diogu neurria bai frontoiari, bai materialari", aitortzen zuen Iker Forondak partida bukatu ondoren.

Honela, gaurko finalean Erkiaga eta Foronda arituko dira. Jai-Alive enpresako bi gazteak pilotari handienen artean ibiltzeko konplexurik ez dutela agertu dute beste behin.

Jaialdia arratsaldeko 17.30ean hasiko da, 3. eta 4. postuak jokatuko direla (Zen eta Konpa), eta horren ostean etorriko da Master Series-aren final handia (Iko Orange Zirkuiturako baliagarria). Dena den, gaztetxoen arteko kinielak ere jokatuko dira, bostetatik aurrera.

JULEN BEREIKUA JUGARÁ EL DOMINGO EN LA "UNI"
Julen Bereikua apuesta por jugar el domingo en Markina. Parece que el tirón que sufrió en la ingle remite y que los masajes de Kepa Ibarra han surtido efecto. "Tenía el músculo agarrotado, eso es todo. Me mandó hacer unos ejercicios y al principio me dolía, pero ahora ya no, los hago con facilidad. Tomaré otros dos masajes y el domingo jugaré, seguro", aseguraba ayer mismo el de Berriatua, que está ansioso por enfrentarse a l´enfant terrible de Ispaster, Aritz Erkiaga. "Será un honor jugar contra él, y espero pararle los pies, aunque no va a ser fácil. Aritz juega con una facilidad pasmosa, parece un veterano, y tiene muchos recursos, pero vamos a darle guerra", anunciaba el de Berriatua. El duelo de la zaga tampoco desmerece al de los cuadros "alegres", pues López y Fundazuri ya han demostrado de lo que son capaces en jornadas previas.

Erkiaga, un debut inaudito
"No recuerdo haber visto a nadie como Aritz Erkiaga, es decir, un pelotari que debuta con esa clase y ese poderío". Así se expresaba ayer Jabier Mentxaka. El maestro de Markina está asombrado con el juego del de Ispaster: "Aritz ya está jugando entre los grandes, y debutó el viernes. Eso dice mucho de él", subrayaba. "Txino" Bengoa también es de la misma opinión: "He visto a algunos pelotaris que con veinte años jugaban más que él, pero no he visto un debut tan fulgurante en mi vida. Este chico tiene algo especial".
Lo cierto es que la afición está deseosa de volver a verle. Este mismo jueves juega la final del Master Individual de Iruñea-Pamplona, y el domingo se medirá a Julen Bereikua, el peor rival que le podía tocar, porque uno de los pocos puntos "flacos" de Aritz Erkiaga es el saque.

EL CIRCUITO ORANGE, LOS LUNES EN RADIO EUSKADI
Radio Euskadi emite todos los lunes un espacio específico dedicado al Circuito Orange de cesta-punta. Ángel López, responsable del programa Fuera de Juego (se emite de 23:00 a 24:00 horas), resume lo acontecido durante cada fin de semana, además de realizar entrevistas a los puntistas y responsables de Jai-Alive.

MARKINA Y LA XISTERA, EN EL "GAUR8" DE GARA

Este sábado el suplemento de Gara, "Gaur8", incluirá en sus páginas un reportaje sobre la cesta-punta.
Imanol Amiano, periodista del rotativo, viajó hasta la comarca de Lea-Artibai para entrevistarse con el alcalde de Markina, Jabier Alberdi, con miembros de la escuela de pelota de la localidad, visitó la historica "Uni", departió con puntistas de la talla de "Txikito de Bolibar", Imanol López o Fernando Lejardi, conoció de cerca el trabajo de los cesteros...
Constató los esfuerzos que están realizando muchas personas en pro de la xistera, que poco a poco parece que está asomando la cabeza. Como muestra, un botón. Son palabras de Fernando Lejardi: "Hace años que no veía el interés que veo ahora. Además, puedes ir al frontón de Markina una mañana y lo ves: hay una docena larga de personas en las gradas, hay ambientillo, hay chavales... Hace tiempo que no veía eso. Además, la gente habla de los pelotaris, de los resultados. Es sintomático".

HOME RUN

Bizitza esplorazio prozesu bat da, aurrean duguna esploratzen eta ikuskatzen egiten dugu ia egun osoa. Inguruan daukagunaren edertasuna erlatiboa izanik, bakoitzak leku batean aurkitzen du dotorezia edo misterioa. Hau da, bakoitzak gauza jakin bateri ematen dio balioa, objektu jakin bateri, memento jakin bateri, egoera jakin bateri, pertsona jakin bateri… Gehienetan gauza txikiak dira, magia tanta bat eransten diotenak gure eguneroko jardunari.
Frontoian ere badira iratxoak, edo jaialdi bakoitzari magia berezia eransten dioten gauza txikiak, detaile ñimiñoak. Zen-ek (amerikanoa dirudi abizen horrekin) zenbat aldiz askatzen duen xistera (min egiten omen dio eskumuturrean), Lejardiren “toke elektrikoa” erreminta lotzerakoan, Sergioren irribarre zabala (pilotariei begira beti mutil-koskor hau), Maite Bengoaren begi itxi eta txinpartatsuak, Mentxakaren aholku eta hausnarketa zorrotzak, Tapiaren irribarre maltzurra… “ei, ohartu zarete? Bereikuak barrutik sartuta darama kamiseta!” Urgentziazko masajeak ematen dituen Gorka Bilbaoren joan-etorriak, pilotaren oihartzunak frontoi osoa hartzen duenekoa… eta gero txalo zaparrada! Buruak hara eta hona, pilotaren norabidea jarraiki, kuba-libreak aulkiz aulki, zigarreta ikaragarri baten lurrun sarkorra…
Objektibotasun erabatekoarekin begiratuz gero, magia puntu hori galtzen du errealitateak, eta errutina bilakatzen da. Zesta-puntak badu errutinatik ihes egiteko gogoa, frontoian ere badagoelako sentimenentzako lekua, eta horrela begiratuz gero paradisu lurtar bitxi bat agertzen zaigu begien aurrean.

VOLVER