JAI-ALIVE
Jai-Alive enpresa 2004an sortu zen. Jende gazteak zuzentzen du, gazte talde trebatuak, ez bakarrik kirol esparruan, beste hainbat alorretan ere esperientzia handia duen jendea delakotz. Enpresaren helburu nagusia zesta-punta suspertzea da, eta bide batez nazioartean Euskal Pilotaren modalitaterik ezagunena egungo egoerara egokitu nahi dugu.
Organigrama:
Zuzendaria eta Gerentea: Iñaki Egiguren.
Zuzenbidean lizentziatua, eta Butchelor in Marketing and Business Administration, Exeter University-n egina azken hau.
648510554
Kirol Zuzendaria: Josu Mugartegui “Atain”. Txapeldun Olinpikoa (Bartzelona´92).
atain@jai-alive.com
680536122
Gestio Arduraduna: Juan Antonio Compañon “Konpa”. Gorpuz-Hezkuntzan lizentziatua, Kirol Erakundeen Zuzendaritzan eta Goi Mailako Kirol Errendimenduan Masterra.
jai-alive@konpadeporte.com
659354077
Kirol Koordinatzailea eta Oinarri Kirola:
Iker Foronda. Gorpuz-Hezkuntzan 5. mailako ikaslea.
foron@hotmail. com
618584701
Komunikazioa: Iñaki Mendizabal Elordi.
jaialive. comunicacion@gmail.com
626177283
|
Jai-Aliven kuadroa lehen mailako 20 pilotarik osatzen dute
(gehienek Floridan jokatzen dute –urtarriletik ekainera bitartean- eta udaldirako bueltatzen dira Euskal Herrira, Orange Zirkuitoan parte hartu asmoz).
HELBURUAK
Jai-Alive-ren helburu nagusia zera da: zesta-puntari duela denbora gutxi izan zuen entzute eta bizitasuna itzularaztea.
Azken ehun urteotan euskal kulturaren enbaxadore garrantzitsua izan da zesta-punta, baina orain ez dago momenturik onenean. Urte askotan baztertuta egon da, eta xistera ren inguruan batzuk egin duten gestio kaskarrak ere ez dio mesede askorik egin. Nazioartean Euskal Pilotako modalitate guztien artean ezagunena da zesta-punta, eta arriskuan dago, aipatu ajeak medio. Horrek guztiak zesta-puntari bere gaitasun agerikoak garatzea galarazi dio.
Hala ere, eta egoera latza kontuan izanik, Jai-Alivek xistera rekiko apustu garbia egin nahi izan du, modalitatea berrindartzeko eta berpizteko nahikoa elementu ikusten baitu:
- Pilotari talde bikaina dago, kalitate handiko puntistak, eta horrek ikuskizuna bermatzen du beti.
- Zesta-puntak indarra eta estetika uztartzen ditu bere baitan, eta horrek erakargarri bihurtzen du, berdin aditu zein ezjakinen artean.
- Azken hiru urteotan nabaritu dugu jende asko dagoela laguntzeko prest: klubak, monitoreak, ikastetxeetako arduradunak, hainbat udaletako zinegotzi eta alkate ugari, aldundietako arduradunak… Denak inplikatu dira proiektu hau bultzatzeko.
- Eta zorionez zesta-puntak baditu bestelako babesak ere, babes ekonomikoak, Arriskatu eta xistera rekiko apustua egin dutenak. ORANGE bera kasu. Zorioneko gu, zorioneko xistera.
|