KONPA: "Después de tres subcampeonatos en mi haber,
creo que sigo siendo una referencia en el mano a mano,
y me ha sorprendido que me excluyeran"


Konpa necesita pocas presentaciones y su trayectoria habla por sí misma. El de Bernedo se muestra molesto por el devenir de los acontecimientos: "Organizativamente hablando, el Consejo Mundial se ha hecho un flaco favor a sí mismo, y, de paso, a la cesta-punta. La proporción de los pelotaris que se han seleccionado es una tomadura de pelo, y todos sabemos que lo han hecho presionados por una empresa". En cuanto a su no inclusión en el Individual, Konpa asegura estar sorprendido: "Después de tres subcampeonatos en mi haber, creo que sigo siendo una referencia en el mano a mano".
JULEN BEREIKUA: "Miarritzeko Urrezko Xistera izan da aurtengo mundiala, txapelketarik konpletoena"

Bereikua Banakako txapeldun atera zen 2004an. Berriatuarrak lotsagarri irizten dio gertatu den guztiari: "Badirudi Totorikak agintzen duela Munduko Pilota Batzarrean. Lotsatu egiten nau Pilota Batzarrean dagoen jendeak, erakutsi baitigute nortasun gutxiko jendea dela". Bereikuak dio aurtengo benetako mundiala Miarritzeko Urrezko Xistera izan dela: "Enpresa bietako pilotari ugari bildu zen han, eta lehia ikusgarriak egon ziren. Horixe izan da aurtengo mundiala, txapelketarik konpletoena. Torneo berri hauetan ez dakigu selekzionatzaileak nortzun diren ere...". Igandean Elizegiren aurka jokatu beharko du Bereikuak, eta motibatuta dagoela dio: "Denok dakigu Elizegik zenbat jokatzen duen eta partida gogorra izango da. Jendeak ere gustura ikusiko duela esango nuke, eta ni gogo biziz aterako naiz kantxara".

IMANOL LÓPEZ : "Zerbait berria asmatu beharko dut larunbatean Goikoetxeari irabazteko"

Imanol Lopezek lehenengoz parte hartzen du Banakakoan, eta ilusioz onartu du erronka. Goikoetxearen kontra jokatu beharko du, larunbat gauez, Durangon. "Zerbait berria asmatu beharko dut Goikori irabazteko. Jokalari handia da, Miamin onena. Frontoiari dagokionez, nahiago nuke luzeago baten jokatu, baina Durangokoa ere ondo dago. Hor ez dago aitzakiarik". Antolakuntzarentzat ere baditu hiruzpalau hitz zumaiarrak: "Mundial bat antolatzeko modurik onena ez da izan Munduko Pilota Batzarrak erabili izan duena, bananako txapelketa prestatzeko astirik ere ez dugulako izan".
IKER FORONDA: "Gu profesionalak gara eta lanean jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu. Beste batzuk erakutsi digute ez direla batere profesionalak"

Foronda Orange Zirkuituko liderra da, eta Iruñeko Banakako Masterrean gailendu zen, Erkiaga eta Zeni irabazi ostean. Orain, Munduko Pilota Batzarrak Banakako txapelketatik kanpo utzi du. "Ezustea izan da niretzat. Nik uste nuen gutxienez sailkapen fase
bat-edo antolatuko zutela, baina arineketan ibili dira, gauzak azken orduan egiten, eta horrela ezin da ezer serioa egin. Lotsagarri geratu da dena". "Atzo ere banaka entrenatzen jardun genuen, badaezpada. Gu profesionalak gara eta lanean jarraitzen dugu, lanean jarraituko dugu. Beste batzuk erakutsi digute ez direla batere profesionalak".